Zerbitzu osagarriak
centro de dosimetríak arlo teknikoan eta kudeaketa-arloan berariazko prozedura batzuk garatu eta ezarri ditu, bezeroen tipologiaren arabera. Xedea bezeroei zerbitzu osagarriak eskaintzea da, zerbitzu horiek dosimetria ondo erabiltzen lagunduko dietelakoan. Besteak beste, honako hauek nabarmenduko ditugu:
Arlo teknikoko prozedurak:
- Dosien berariazko esleipenak, dosimetria-informazioa galdu baldin bada.
- Ustekabeko irradiazioetarako prozedurak
- Aholkuak, esposizio handiegia gertatu baldin bada.
Kudeaketa-arloko prozedurak:
- Dosimetroak entregatzeko eta dosimetroak hartzeko albaranak
- Jaso ez diren dosimetroen gaineko txostenak
- Jarraipena denbora errealean (tracking)
- Itzulketa egiteko logistika-zerbitzuak kontratatzeko aukera, prezio lehiakorretan