Prozesuak
Honako hauek dira arlo teknikoan egiten diren prozesu nagusiak:
Dosimetroak diseinatzea eta fabrikatzea
- Dosimetro berriak prestatzea
- Dosimetroak birziklatzea
- Dosimetroen etiketak jartzea
Laborategian egiten diren prozesu estrategikoak
- Erakunde arautzaileekiko kudeaketa (CSN)
- Arauak betetzea eta eguneratuta izatea: sektorekoak, kalitateari buruzkoak, etab.
- Produktuak, prozesuak eta materialak etengabe ikertzea eta garatzea
- Saiakuntza-metodoaren jarraipena, ebaluazioa eta kontrola (irakurketak eta txostenak egitea)
- Dosimetria-sistema kalibratzea
- Interkonparazioetan parte hartzea
- Laborategiko baliabideak kudeatzea
Dosimetria-saiakuntzei lotutako prozesu eragileak
- Dosimetroak irakurtzea
- Irakurgailuen kalitatea egunero kontrolatzea
- Irakurketa-gertakariak iragaztea
- Dosiak kalkulatzea eta esleitzea
- Prozesuak kontrolatzea eta eguneroko plana, hilerokoa eta gainerakoak betetzea
- Ekipoak behar bezala mantentzea
Txostenak kudeatzea: bidaltzea, berrikustea eta erregistratzea
- Langileen dosimetriari buruzko hileroko txostenak
- Langileen dosimetriari buruzko urteko txosten indibiduala
- Langileen dosimetriari buruzko urteko laburpen indibiduala
- Esposizio handiegiak Segurtasun Nuklearreko Kontseiluarekin izapidetzea
Zerbitzuaren funtzionamenduaren jarraipena eta gertakarien ebazpena
- Jaso ez diren dosimetroen hileroko jarraipena
- Dosimetria-informazioa galtzen baldin bada, egoera kudeatzea