Tresnak
Laborategiak beharrezko baliabide teknikoak ditu saiakuntzak bezeroen beharren arabera egin ahal izateko. Horrez gain, erakunde arautzaileak (Segurtasun Nuklearreko Kontseilua) eta ISO/IEC 17025 arauak ezarritako eskakizunak betetzen ditu.
Honako hauek dira termolumineszentziaren bidezko Dosimetria Sistema osatzen duten tresnak:
- 5 termolumineszentzia-irakurgailu automatiko
- Termolumineszentzia-irakurgailu bat, ebaluazio bereziak egiteko
- Irradiazioa sortzeko ekipo bat, kalitatea kontrolatzeko prozesuetan erabiltzen dena
- 2 labe, non termolumineszentzia-detektagailuei bero-tratamendu bereziak egiten zaizkien
- Nitrogenoa sortzeko makina bat
Honako hauek dira prozesuen eta aretoen ingurumen-baldintzak kontrolatzeko, egiaztatzeko eta mantentzeko tresna nagusiak:
- Nitrogenoaren purutasuna aztertzeko gailua
- Irakurgailu bakoitzari esleitutako jarraipen-monitoreak eta ordenagailuak
- Airea girotzeko ekipo independentea
- Termometroa, barometroa eta higrometroa
- Kutsadura antzemateko eta giro-irradiazioa neurtzeko monitorea
Honako tresna hauek erabiltzen dira dosimetroen kodeketa eta trazabilitatea egiteko:
- Barra-kodeen irakurgailuak
- Grabagailua eta zulagailua
- Inprimagailua, dosimetroen etiketak soilik inprimatzeko
Informatika-teknologia, ERP informatika-sisteman oinarritua; informatika-sistema integratuta dago dosimetria pertsonaleko zerbitzuaren gainerako arloekin; zerbitzari independente bat dago, irakurketa-ekipoetarako, babes-kopietarako, etab.