Interkonparazio-kanpainak
Jarduera hasi zenetik, centro de dosimetría enpresak borondatez eta era proaktiboan parte hartu du Estatuko eta nazioarteko interkonparazioetan.
- Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak gorputz osoko dosimetro pertsonalei buruz antolatu dituen Estatuko interkonparazio guztietan parte hartu du 1987., 1995., 2001., 2006. eta 2013. urteetan. Bestalde, eraztun-dosimetroei buruzko 2008ko interkonparazioan ere parte hartu genuen.
- EURADOSek 2007an eraztun-dosimetroei buruz antolatu zuen interkonparazioan ere parte hartu genuen.
Gorputz osoko dosimetroen arteko konparazioetan beti lortu ditugu emaitza onak, aztertu diren energia guztietarako.
Eraztun-dosimetroen arteko konparazioen emaitzak onak dira, energia batzuen inguruko ziurgabetasuna handiagoa izan arren.