Antolamendua

 

Egitekoak eta erantzukizunak

  • Zuzendaritza: enpresaren estrategia zehazten du, arlo teknikoari dagokionez (laborategia), bai eta kudeaketa- eta laguntza-arloei dagokienez ere.
  • QMS Batzordea: arlo bakoitzeko ordezkariak daude. Kalitatea, Ingurumena eta Segurtasuna sisteman ezarritako irizpideak enpresak betetzen dituen ebaluatzen dute.
  • Arlo teknikoa:
    • Erakunde arautzailearekiko (Segurtasun Nuklearreko Kontseilua) kudeaketa egiten du.
    • Saiakuntzen (dosimetria-irakurketak) eta emaitzen (txostenak) kalitatea ziurtatzen du.
    • Laborategiko prozesu eragileak kudeatu eta kontrolatzen ditu.
    • Laborategiko tresneriaren mantentze-lanaz arduratzen da.
  • Kudeaketa-arloak: zerbitzu-kudeaketaren berezko prozesu eragileak kudeatzen ditu, eta haien jarraipena ere egiten du.
    • Bezeroen kudeaketaz arduratzen da.
    • Dosimetroak banatzen ditu (bidaltzea, erregistratzea eta barneko manipulazioa egitea).
    • Fakturak kudeatzen ditu.
  • Laguntza-arloak: arlo horien xedea Dosimetria Pertsonaleko Zerbitzuaren etengabeko hobekuntza ziurtatzea da.
    • Barne proiektuak eta bezeroekin garatutako proiektuak egiten dituzte.
    • Azken belaunaldiko informazio-sistemak eta teknologiak ezartzen dituzte.