Lanpostuan

Lanpostuko dosimetroak kalibratuta daude azaleko dosi baliokide pertsonalaren arabera HP(0.07) eta dosi baliokide sakonaren arabera HP(10). Gorputz osoko dosimetroen konfigurazio bera dute, eta prozesu berari jarraitzen diote.

Oinarrizko erabilera-arauak:

  • Lanpostuari esleitutako funtzio eta zeregin berberak egiten dituzten langile guztiek erabili behar dute, funtzio eta zeregin horiek dosimetroaren bidez kontrolatzeko.

Dosimetria hau ez da oso erabilia, eta honako baldintza hauek betetzen direnean baino ez da gomendatzen:

  •  Enpresak erradiologia-babesean aditua den teknikari bat baldin badu, dosimetria-mota hori erabiltzea komeni den erabakitzeko gai dena. Horrez gain, teknikariak gai izan behar du, operadore bakoitzaren lan-zama kontuan hartuta, azkeneko dosi baliokidea banatzeko.
  • Arloko dosimetria bezala, dosimetria hau erabil daiteke, baldin eta erregistratutako dosi baliokideak erregistro-mailatik beherakoak badira.