Eskumuturrean
Lan-mota dela eta, langileek dosi baliokidea gorputz-adarretan ebaluatu behar badute, gorputz osoko dosimetroarekin batera, eskumuturreko dosimetroak ere erabil ditzakete.
- Gorputz osoko dosimetroaren konfigurazio bera dute, eta erabiltzaileari bidaltzen dizkiogu gorputz osokoak bidaltzen ditugun modu berean identifikatuta.
- Polikarbonato gardenezko kutxa batean babestuta bidaltzen dira, eta uhal bat dute, erloju gisa jartzeko.
- Guztiak dira zuri-kolorekoak. Hil bikoitietan eta hil bakoitietan erabiltzen diren urdin- eta hori-koloreak barne plakan ikus daitezke.
Oinarrizko erabilera-arauak:
- Dosimetroa norberarena eta besterenezina da.
- Lanaldi osoan eraman behar da, eta ezin da lantokitik atera.
- Erabiltzen den edozein babesen azpian jarri behar da, zehatz-mehatz, erradiazio handiena jaso dezakeen gorputz-adarrean, eskuinekoan edo ezkerrekoan, lan-motaren eta lan-prozeduren arabera.
Komeni da dosimetro-mota hori erabiltzea, erradiodiagnostikoetan, erradioterapian eta interbentzionismoan.