Eraztuna
Lan mota dela-eta eskuetan dosi baliokidea ebaluatu behar duten pertsonen kasuan, eraztun dosimetroak erabil ditzakete, cd bidez garatu eta fabrikatuak, Hp terminoetan kalibratuta(0.07).
Ezaugarri funtzional hauek nabarmentzen ditugu:
- Erabilera bakarrekoa, kutsadura erradioaktiboa ezabatzeko eta higienea areagotzeko.
- Estankoa, detektagailuek hartzen duten kapsula ultrasoinuen bidez soldatuta.
- Forma laua eta azalerak laser grabatuaren bidez egiten den identifikazio zabala (erabiltzailea, erabilera hilabetea eta departamentua) errazten du.
- Ergonomia eta doitze malgutasuna.
- Urdin koloreko hilabete bikoitiak eta horiak bakoitiak.
Oinarrizko erabilera-arauak:
- Dosimetroa norberarena eta besterenezina da.
- Lanaldi osoan eraman behar da, eta ezin da lantokitik atera.
- Erabiltzen den edozein babesen azpian jarri behar da: esaterako, berundun eskularruen azpian. Erradiazio handiena jaso dezakeen eskuan eraman behar da, lan-motaren eta prozeduren arabera.
Erabiltzaile berak eraztun-dosimetro bat baino gehiago erabil dezake, esku bakoitzean dosimetro bat jarrita. Kasu horretan, eskuineko eskuko dosimetroa hori-koloreko itsasgarri batez bereiziko da.
Dosimetro-mota hori oso egokia da Medikuntza Nuklearreko eta Erradiofarmaziako arloetan erabiltzeko.