Gorputz osokoak
Ohiko dosimetria-kontrola banako dosimetroen bidez egiten da, zehazki, gorputz osoko dosimetroen bidez. Kalibratuta daude azaleko dosi baliokide pertsonaletan HP(0.07) eta dosi baliokide pertsonal sakonetan HP(10).
- Polikarbonato gardenezko kutxa batean babestuta bidaltzen dira, eta pintza bat dute, dosimetroa ondo jartzeko.
- Urdinak eta horiak dira: urdinak hil bikoitietan erabiltzen dira, eta horiak hil bakoitietan.
Oinarrizko erabilera-arauak:
- Dosimetroa norberarena eta besterenezina da.
- Lanaldi osoan eraman behar da, eta ezin da lantokitik atera.
- Soinean aurrealdez jarri behar da, erabiltzailearen izena ikusgai egon dadin.
- Erabiltzen den edozein babesen azpian jarri behar da; adibidez, berundun mantalaren azpian.