QMS Kudeaketa Sistema Integrala
centro de dosimetría enpresak bere jarduera garatzen du QMS kudeaketa-sistema integral (Kalitatea, Ingurumena eta Segurtasuna) baten arabera. Horren xedea Dosimetria Pertsonaleko Zerbitzua egiterakoan honako eskakizun hauek betetzea da: prozesuen kalitateari buruzkoak, ingurumena errespetatzekoak eta segurtasun-eskakizunak; zerbitzuak gauzatzeko parte hartzen duten alderdi guztiak kontuan hartuta.
Kalitate Sistema
1997. urtean, jada, enpresan kalitate-sistema bat ezarri genuen, UNE/IEC ISO 9001 ARAUAN oinarrituta. Horrez gain, 2011n ISO 17025 ARAUA ezarri zen, Saiakuntza eta Kalibraketa Laborategietan espezializatua. Horri dagokionez, 2014. urtean ENAC-en ziurtagiria lortzea planifikatu da.
centro de dosimetríak bezeroei eta laguntzaileei ematen die sistemaren gaineko dokumentazioa eta kalitate-gidaliburuak kontsultatzeko aukera, bai eta instalazioak bisitatzekoa ere, nahi izanez gero.
Ingurumen Sistema
Enpresaren beste balore bat zerbitzu-prozesuak etengabe berrikustea da. Xedea ingurumenari kalte gutxiago egitea da; horretarako, hobekuntza-politikak eta -ekintzak etengabe aplikatzen dira. Ingurumena zaintzeko konpromisoa enpresa-politikan jasota dago, eta irizpide nagusia EMAS eta ISO 14001 ARAUA betetzea da.
Segurtasun-sistema
Enpresak honako arlo hauek lantzen ditu, zerbitzuaren garapenean segurtasuna bermatze aldera:
- Laneko arriskuen aurkako babesa, langileei lan-baldintza onenak eskaini ahal izateko.
- Datu pertsonalen babesa, Izaera Pertsonalen Babesari buruzko Lege Organikoak, abenduaren 13koak, ezartzen duenarekin bat etorrita Datu pertsonalak babesteko Espainiako Agentzian eskatutako alta-fitxategiak (Datu pertsonalak babesteko Espainiako Agentzia).
- Segurtasunari aurrea hartzeko neurrien garapena, kate logistikoko hornitzaileen lankidetzarekin batera. Batez ere, bidalketen trataera hobetzera bideratuta dago, galerak eta gertakariak gerta ez daitezen.