Prestakuntza

Prestakuntza jarraitua funtsezko faktorea da, langileen gaitasunak eta trebetasunak ziurtatzeko eta indartzeko, bai arlo teknikoetan, bai zerbitzuaren kudeaketan.

Enpresak prestakuntza-planak zehaztu ditu zenbait ardatzetan. Hona hemen ardatzak:

  • Barne langileen prestakuntza: urteko plangintza, arlo guztietako langileei zuzenduta.
  • Bezeroen eta erabiltzaileen prestakuntza: triptikoen, liburuxken eta beste agiri batzuen zabalkundearen bidez. Horrez gain, lineako oinarrizko ikastaro bat garatzen ari gara, enpresako bezero guztiek eskuragarri izango dutena.
  • «Sektoreko balizko profesionalak» prestatzea: enpresak prestakuntza-erakundeekin jarduten du. Arlo horretan, hitzarmenak sinatu dira erradiologia-babesari buruzko ikastaroak eskaintzen dituzten ikastegiekin, baita unibertsitateekin ere, ikasleei praktikak egiteko aukera eskaintzeko.
  • Biltzarretan, hitzaldietan eta sektoreko beste ekitaldi batzuetan parte hartzea, hobekuntzak zehazteko eta barnean edo beste erakunde batzuekin batera garatu ditugun hobekuntzak jakinarazteko.