Tresnak

Laborategiak beharrezko baliabide teknikoak ditu saiakuntzak bezeroen beharren arabera egin ahal izateko. Horrez gain, erakunde arautzaileak (Segurtasun Nuklearreko Kontseilua) eta ISO/IEC 17025 arauak ezarritako eskakizunak betetzen ditu.

Honako hauek dira termolumineszentziaren bidezko Dosimetria Sistema osatzen duten tresnak:

  • 5 termolumineszentzia-irakurgailu automatiko
  • Termolumineszentzia-irakurgailu bat, ebaluazio bereziak egiteko
  • Irradiazioa sortzeko ekipo bat, kalitatea kontrolatzeko prozesuetan erabiltzen dena
  • 2 labe, non termolumineszentzia-detektagailuei bero-tratamendu bereziak egiten zaizkien
  • Nitrogenoa sortzeko makina bat

Honako hauek dira prozesuen eta aretoen ingurumen-baldintzak kontrolatzeko, egiaztatzeko eta mantentzeko tresna nagusiak:

  • Nitrogenoaren purutasuna aztertzeko gailua
  • Irakurgailu bakoitzari esleitutako jarraipen-monitoreak eta ordenagailuak
  • Airea girotzeko ekipo independentea
  • Termometroa, barometroa eta higrometroa
  • Kutsadura antzemateko eta giro-irradiazioa neurtzeko monitorea

Honako tresna hauek erabiltzen dira dosimetroen kodeketa eta trazabilitatea egiteko:

  • Barra-kodeen irakurgailuak
  • Grabagailua eta zulagailua
  • Inprimagailua, dosimetroen etiketak soilik inprimatzeko

Informatika-teknologia, ERP informatika-sisteman oinarritua; informatika-sistema integratuta dago dosimetria pertsonaleko zerbitzuaren gainerako arloekin; zerbitzari independente bat dago, irakurketa-ekipoetarako, babes-kopietarako, etab.