Prozesuak

Honako hauek dira arlo teknikoan egiten diren prozesu nagusiak:

Dosimetroak diseinatzea eta fabrikatzea

  • Dosimetro berriak prestatzea
  • Dosimetroak birziklatzea
  • Dosimetroen etiketak jartzea

Laborategian egiten diren prozesu estrategikoak

  • Erakunde arautzaileekiko kudeaketa (CSN)
  • Arauak betetzea eta eguneratuta izatea: sektorekoak, kalitateari buruzkoak, etab.
  • Produktuak, prozesuak eta materialak etengabe ikertzea eta garatzea
  • Saiakuntza-metodoaren jarraipena, ebaluazioa eta kontrola (irakurketak eta txostenak egitea)
  • Dosimetria-sistema kalibratzea
  • Interkonparazioetan parte hartzea
  • Laborategiko baliabideak kudeatzea

Dosimetria-saiakuntzei lotutako prozesu eragileak

  • Dosimetroak irakurtzea
  • Irakurgailuen kalitatea egunero kontrolatzea
  • Irakurketa-gertakariak iragaztea
  • Dosiak kalkulatzea eta esleitzea
  • Prozesuak kontrolatzea eta eguneroko plana, hilerokoa eta gainerakoak betetzea
  • Ekipoak behar bezala mantentzea

Txostenak kudeatzea: bidaltzea, berrikustea eta erregistratzea

  • Langileen dosimetriari buruzko hileroko txostenak
  • Langileen dosimetriari buruzko urteko txosten indibiduala
  • Langileen dosimetriari buruzko urteko laburpen indibiduala
  • Esposizio handiegiak Segurtasun Nuklearreko Kontseiluarekin izapidetzea

Zerbitzuaren funtzionamenduaren jarraipena eta gertakarien ebazpena

  • Jaso ez diren dosimetroen hileroko jarraipena
  • Dosimetria-informazioa galtzen baldin bada, egoera kudeatzea