Zerbitzua kontratatzea
Kontratazio-prozesuaren faseak:
1.- Aurrekontua eskatzea
- Aurrekontua eskatzeko webguneko formularioa erabil dezakezu.
- Bestela, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat, eta zurekin jarriko gara harremanetan.
- Edo dei ezazu adierazitako telefono-zenbakietara, eta jar zaitez gurekin harremanetan.
2.- Zerbitzua proposatzea
Proposamen bat bidaliko dizugu, tarifen arabera. Honako hauek ere erantsiko dizkiogu:
- Oinarrizko dokumentazio teknikoa, zerbitzuan oinarrituta.
- Zerbitzuan izena emateko formularioa
3.- Zerbitzua aktibatzea eta dosimetroak esleitzea: kontratatu nahi izanez gero
- Izena emateko formularioa bete eta bidali behar duzu.
- Zurekin jarriko gara harremanetan, alta eta zerbitzuaren baldintzak jakinarazteko.
- Izen-ematea erregistratuko da; dosimetroak esleitu eta lantokietara bidaliko dira, hautatu den logistikoa-moduren bidez.
4.- Kontratua eguneratzea
- Zerbitzuan alta hartu dela ziurtatzeko agiria igorriko da.
- Kontratatzailearen tipologia zein den, kontratu osagarri bat prestatuko da, izena emateko formularioarekin batera.
- Dosimetro-hornidura eta erabiltzailearen datuak eguneratuko dira. Horretarako, kontratatzaileak edo kontratua betetzeko esleitutako arduradunak aldaketak egin nahi baldin baditu, aldaketak, behar bezala dokumentatuta, bezeroen sailari jakinaraziko zaizkio.