Ordezkoak
Behin-behineko langileen dosiak zehazteko, izen GABEko ordezko dosimetroak erabiltzen dira; hori dela eta, instalazioko erradiologia-babesaren arduradunak esleituko du dosia.
- Erregistratu den dosia langilearen izeneko dosimetria-fitxa batean gorde nahi izanez gero, alta eman behar izango zaio erabiltzaileari.
- Dosimetro horiek eta dosimetro izendunak maiztasun berean bidaltzen dira, eta hil berean ezin ditu pertsona batek baino gehiagok erabili.
- Lehen azaldu diren konfigurazio guztiak eska daitezke, ordezko dosimetro gisa erabiltzeko: gorputz osokoak, eskumuturrean jartzekoak eta eraztun-motakoak.