Lanbide-dosimetria

 

Dosimetria-mota hau ingurune batean dosiak neurtzeko erabiltzen da. Aplikazioa zein den, honako hauek ditugu:

  • Arlo-dosimetria: arlo zehatz batean neurtzen ditu dosiak. Hala eta guztiz ere, erradiologia-babesaren arloko arduradunak agintzen baldin badu, dosi baliokide pertsonalak kalkulatzeko ere erabil daiteke.
  • Ingurumen-dosimetria: mota honen bidez, erradiazioek ingurumenean edo ingurune zehatz batean duten eragina neurtzen da.
  • Lanpostu-dosimetria: langileek jasotzen dituzten dosi baliokideak neurtzeko beste modu bat lanpostu bati dosimetro bat esleitzea da. Hori dela eta, funtzio eta zeregin berberak, lanpostuari esleituak, betetzen dituzten operadore guztiek erabili behar dute dosimetro hori.