Laborategia
Arlo teknikoak saiakuntzaren kalitatea bermatzeko ardura dauka. Saiakuntzan dosi baliokidea zehazten da; horretarako, erabiltzaileei esleitutako dosimetroak irakurri behar dira. Behin azterketa eginda, txostenak igortzen dira. Laborategia independentea eta inpartziala da, eta erakundeak ez dio inolako presiorik egiten. Egiten diren saiakuntzen araberako ahalmena dauka. Langileek gaitasun osoa dute beren egitekoak betetzeko. Besteak beste, honako hau lehenesten dute: etengabeko hobekuntza sustatzea, ikerketaren eta produktuen garapenaren bidez, eta egindako prozesu teknikoen eraginkortasuna eta efizientzia kontrolatuta eta bermatuta.
Arlo teknikoa osatzen dute elkarren ondoan dauden hiru dibisiok:
- Laborategia areto independentea da, eta dosimetria-saiakuntzak egiteko besterik ez da erabiltzen (ez dago lanposturik). Aretorako sarbidea mugatuta dago, eta ingurumen-baldintzak ekipoen beharren arabera kontrolatzen dira.
- Fisika Sailean langile teknikoak daude. Saiakuntzen eta txostenak egiaztatzeko erantzukizuna dute.
- Tailerrean ekipoak kargatzen jarduten dituzten langileak daude. Horrez gain, dosimetroen manipulazioak egiteko ardura dute, dosimetroen trazabilitatea eta segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak hartuta.