Banako dosimetria
Termino horren barne hartzen dugu langile batek lanbidean jaso dezakeen dosi baliokidearen kalkulua (azaleko dosiarena eta dosi sakonarena). Langileari esleitu zaion eta lanaldian jarrita eraman duen dosimetroa irakurriz kalkulatzen da dosia.
Hauxe da banako dosimetroen sailkapena, non jartzen diren kontuan hartuta:
- Gorputz osoko dosimetroak
- Gorputz-adarretako dosimetroak (eskumuturrean jartzekoak eta eraztun-motakoak)
- Berariazko dosimetroak, beste atal batzuetan edo egoera berezietan neurketak egiteko
Eskainitako zerbitzua hilekoa da, eta esleitzen diren dosimetroek behar bezalako etiketak daramatzate, honako hauek bilduta: erabiltzailearen datuak eta barra-kode berezia, trazabilitatea gauzatu ahal izateko.